Zabaldu dugun eskutitza.
Groseko Ulialde Alkartetxeak eta Donostiako Batzorde Eragileak hurrengo uztailaren 30ean Alkartetxean (Jose Maria Soroa 10) ospatuko dugun afarira gonbitea zabaldu nahi dizu. Afariaren hasiera 21:00etan izango da.
Jakingo duzun bezala San Inazio eguna jai giroan ospatzen da Groseko auzoan eta urtero bezala Umore Ona elkarte gastronomikoaren danborradak Alkartetxean geldialdi bat egingo du (23:05ean).
Afariaren prezioa 15 eurotakoa izango da, izena emateko azken eguna uztailaren 29an 14:00etan izango da, horretarako jar zaitez gurekin kontaktuan ulialde@euskoalkartasuna.eus edo donostia@euskoalkartasuna.eus posta elektronikoetan, 636414338 telefonoan, edo Alkartetxean bere ohiko ordutegian.
Afarian ikusiko garelakoan jaso ezazu gure besarkadarik haundiena.
-DONOSTIAKO BATZORDE ERAGILEA-
-ULIALDE ALKARTETXEA-