Intxaurrondo auzoa lotzeko autobus zerbitzuaren aldarrikapena areagotu da azken hilabeteetan

Covid-19a iritsi aurreko asteetan, areagotu egin zen Intxaurrondo auzoa autobus linea baten bidez lotzeko eskaria.

Intxaurrondo oso auzo zabala da, eta bere aldapak direla eta, bizilagun askok arazoak dituzte auzo beraren barruan mugitzeko, eta auzoaren batasun naturala zailtzen du.

Beste era batera esanda  jende askok osasun-etxera, hezkuntza zentroetara, kiroldegira edo saltokietara joateko zailtasunak dituzte, edo auzokide askok ez daukate garraio publiko bidez herritarren oinarrizko zerbitzuetara iristeko aukerarik, eta hori konpontzeko aspalditik aldarrikapen bat airean dago, autobus zerbitzu bat auzoa lotzeko.

Otsailaren 27an Elkarrekin Donostia eta EH Bilduko Udal Taldeek aldarrikapena udalbatzara eraman zuten eta 2.100 auzotar baino gehio sinatu dute jada Intxaurrondo barruko zerbitzua emango lukeen mikrobus bat jartzeko proposamenaren eskakizuna.

IZBEk (Itxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) elkarte bezala ere arazo honi buruz dexente hitz egin du, eta eskariaren zergatiak hórrela enumeratu zituen Irutxuloko hitzan:

Zergatik Intxaurbusa?

1. Auzoari zerbitzua ematen dioten autobus linea guztien helburu nagusia da auzokoak Donostiako Erdialdera edo hiriko beste zonaldetara hurbiltzea, baina ez diete irtenbiderik ematen Intxaurrondoko zerbitzuetara iristeko dauden zailtasunei. Intxaurrondo Zaharreko biztanleak –6.000 mila lagun inguru– oinarrizko zerbitzuetara hurbildu ahal izateko –eman dezagun, osasun zerbitzuak, ikastetxe, kiroldegi, kultur etxe, gizarte zerbitzu, banketxe eta oinarrizko komertzioetara, besteak beste– auzotik aldentzen dituen autobus linea bat hartu behar izaten dute 29. linea eskuragarri dagoen puntu bateraino, eta handik transbordoa egin beren helmugara ailegatu ahal izateko.

2. Toki hauetatik oinarrizko zerbitzuetara iristeko malda handiak igo behar dira eta lagun askok, hori ekiditeko, automobila hartu behar izaten dute (mugikortasun jasagarriaren aurka doan jarduera).

3. Auzokide askok errazagoa du beste auzoetako komertzioetara joatea, oso egoera txarrean dauden auzoko merkatari txikien kalterako.

4. Institutura joateko adina duten nerabeen familia askok, beren seme-alabak beste auzoetako institutuetara bidaltzea erabakitzen dute, errazagoa delako haietara iristea auzoko institutura baino.

5. Familia askok haur hezkuntza eta lehen hezkuntza zentroetara autoz joan behar izaten dute.

6. Auzokoen batez besteko adina handia da, eta horren ondorioz, mugikortasun arazoa duen lagun asko dago. Gainera, auzoko orografia ez da lagungarri gertatzen, eskailerak eta aldapak dira nagusi.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .