
Izenburua: SPrako tranbia
Idazlea: Unai Elorriaga (Algorta, 1973)
Urtea: 2001
Argitaletxea: Elkar
Lehen eleberria eta arrakastaz betea, Unai Elorriaga irakurleen artean ezagutarazi zuena.
Nobelak adiskidetasuna, gaixotasuna eta heriotza lantzen ditu, nahiko modu ezohikoan, izan ere, ironia fin apur bat antzeman daiteke liburuko orrialdeetan, adineko pertsona baten etxea “okupatzen” duen gaztea, eta itzultzen denean ez duen arazorik berarekin bizitzeko eta bere istorio guztiak partekatzeko kontakizuna da SPrako tranbia.
Sentimenduak modu berezi batean transmititzen ditu idazleak, estilo fin eta dotorean, protagonisten elkarrizketetan aurkituko ditugu sentimentu hoiek, Marcos musikaria eta Roma bezalako bikote gazteren eta María eta Lucas nagusien samurtasunarekin lotura bat bilatuz, Lucas txokolatezaleaz gain alzheimerra duen adineko persona bat da, planetako gailurrik handienak igotzea amesten duena, Maria berriz bere ondoan dagoen arreba, Lucas zaintzen duena.
“Agure baten eromen prozesua, izugarria izanda ere espanturik gabe kontatua; eta hunkigarria, dudarik gabe”. Liburu bikaina esku artean edukitzeko.