
Izenburua: Van´t Hoffen ilea
Idazlea: Unai Elorriaga (Algorta, 1973)
Urtea: 2003
Argitaletxea: Elkar
Unai Elorriagak SPrako Tranbiaren arrakastaren ondoren argitaratu zuen bigarren eleberria da Van´t Hoffen ilea (Igartza saria 2001).
Oraingoan Unai Elorriagak gizatasunez beteriko istorio bat ekarriko du, protagonista Matias Malanda da, funtzionario berezi bat, eskualde berri batera iritsiko dena biografia mota jakin batzuk biltzeko asmoz, Matiasek bila joan zaizkion bizitzako pasarte horiek kontatzeko gai diren biztanleak elkarrizketatuz, nahiz eta inork ez dakien oso ondo zertan datzan. Bere grabagailuarekin joango da, herriko pertsonaia berezienen bizitzak jasoz.
Eleberri honetan misterio bat ezkutatzen da beste misterio baten azpian, irakurlea kontakizunak aurrera egin ahala argitzen joango dena; era berean, mikroipuinak topatzen joango gara.