
Izenburua: Herria, Hiria, Nazioa. Zibilismoaren sustraiak
Idazlea: Xabier Arregi (Oñati)
Urtea: 2006
Argitaletxea: Pamiela
Xabier Arregi Gordoa irakasle eta filosofoaren argudio liburua, Herria, hiria, nazioa. Zibilismoaren sustraiak kontzeptu horien jatorria eta ibilbidea aztertu eta hainbat interpretazio gezurtatu nahi izan ditu.
“Utopia guztiak ahituta, eremu sakralizatuak beste garai balekoak bihurtu ei direnean, giza bizitzaren arlo politiko eta sozialean hiria, hiritartasuna, gizarte zibila agertu dira nagusi.
Nazioa, herria, langilea, gizarte klasea, norbanakoa, pertsona, erlijioa, nekazal giroa…, kontu zaharrak, asmaketa zaharrak, izango ei dira guztiak, denak zaku berekoak. Aurrerantzean kontua izango da hiritar soilak izatea.”
Idazleak Grezian hasten du bere argudiaketa zorrotza gaur egungo egunera eztbaidara ekarriz. Nolabaiteko erraztasunez irakurtzen den liburua da, eta gogoetak eta eztabaidak egin daitezkeen puntu asko uzten ditu.