
Izenburua: Askatasun ufada, memorias de Andoni Pérez Cuadrado
Idazlea: Raúl Arkaia (Gasteiz, 1972)
Urtea: 2012
Argitaletxea: Euskaria
Askatasun Ufada irakurtzea, Andoni Perez Cuadradoren figura hobeto ezagutzeko aukera zoragarria da.
Liburua hasteko, Andoni Pérez Cuadradorekin militantzia partekatu zuten eta Euskaria edo Eusko Alkartasunako kideak izan diren hainbat pertsonaren testigantzak biltzen dira, baita ideologia desberdineko beste pertsona batzuenak ere, Andoni nolakoa zen adierazten dute guztiek.
Liburuak bere bizitzako fase ezberdinak zeharkatzen ditu, haurtzaroa, gerra, diktadura frankista Gasteizen, lana, militantzia, EAJren garaia, Eusko Alkartasunaren sorrera eta mende berria.
Patxi Azparrenek Euskariako blogean esaten duen bezala “Bake eta askatasunaren aldeko borrokalari sutsua. Bere biografiak duen izenburuak dioen bezala: Andoni ´askatasun ufada´ izan da. joan zaigu, baina utzi duen ondarea eta eredua gurekin geratzen da. hitza ematen diogu egiteke utzi duzun lana geure gain hartzen dugula, Euskal Herria independientea.”
Hala zen Andoni Pérez Cuadradok. Militantzia politikoarekin batera, gizartearekiko konpromezu haundia zuen pertsona, adibidez Alzheimerreko gaixoen aldeko taldeetan.
Gehiago jakiteko:
Andoni Perez Cuadrado “askatasun ufada”. (Patxi Azparren)
Andoni Perez Cuadrado, abertzale “inoxidable” (Jon Mikel Agirre)