
Izenburua: Musika airean
Idazlea: Karmele Jaio (Gasteiz, 1970)
Urtea: 2009
Argitaletxea: Elkar
Duela egun batzuk Karmele Jaioren Aitaren Etxea nobelari buruz hitz egiteko aukera izan genuen, eta gaur idazlearen beste lan bat dakargu.
Musika airean Elena Kortazarren istorioa da. Bizkaiko herri txiki batean, etxean bakarrik bizi den adineko pertsona baten istorioa eta bizipenak.
Bere Seme-alabek neska bat jarri diote etxeko lanetan laguntzeko eta kalera irtetera animatzeko, baina Elenak leihotik begira ematen du eguna, kalea ikusten, eta, aldi berean, munduan egin behar zuena egin duela uste du Elenak. Batez ere, bere aurrean duen leiho bati erreparatzen dio, Carmen bertan bizi baita. Carmenek, Elenaren laguna izan bazen ere, ez du harremanik berarekin, eta badira hogeita hamar urte elkarri hitz egiten ez diotela.
Eleberriak iragana eta oroitzapenei buruz hitz egiten digu, poztasunez bizi behar den bizitzari buruz.
«Maitasuna eta gorrotoa, adiskidetasuna eta zeloak, bizinahia eta etsipena … Sentimenduen nobela da Karmele Jaioren bigarren eleberri hau, pertsonaien nortasuna fintasunez deskribatzen duena eta, oroz gain, bizitza den sinfonia erraldoiaren handitasuna azpimarratzen duena, bere gazi-gozo eta kontraesan guztiekin.»