Zendabalitz (Erika Elizari)

Izenburua: Zendabalitz

Idazlea: Erika Elizari (Hernani, 1988)

Urtea: 2020

Argitaletxea: Elkar

Zendabalitz proiektuarekin 2018an Igartza Saria irabazi zuen Erika Elizarik. Bere lehen eleberria izan arren liburu hau idatzi aurretik Txirri, Mirri eta Txiribirtoni buruzko hainbat ipuin argitaratu ditu idazle hernaniarrak, hala nola Hamelingo txistularia eta Txirri, Mirri eta Txiribiton; Ilekizkur, hiru hartzak eta Txirri, Mirri eta Txiribiton; edo Txirri, Mirri eta Txiribiton, Aladino eta kriseilu magikoa.

Zendabalitz arazo tekniko bat izan duen hegaldi baten kronika da, edo hobe esanda, hori da aitzakia bidaiari batzuen eta pilotuaren pentsamenduak eta portaerak azaltzeko barne-bakarrizketek gidatutako hegaldi batean, orduan irakurtzen ditugu liburuko protagonisten gogoeta guztiak, gehiegi pentsatzea ona den ala ez  hausnartu dezakegu orrialdeetan zehar nun komedia eta drama uztartuko diren.

“Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsikorrei aurre egin behar dien pilotua; egungo bikotekideari aurretik ezkonduta egon zela kontatzera ausartzen ez den emakumea; oporretan bakarrik abentura bila joan eta aspertu besterik egin ez den neska gaztea; alargun dagoenetik bizipozik ez daukan medikua; ondoko pasaiariarekin ligatu edo ez pentsatzen doana; bidaiari eta tripulaziokideak nazkatzen dituen gizonezko petrala… Elene, Gabriel, Paule, Xabier, Enara, Malox, Sukaina… Eleberri koral bat sortu du Erika Elizarik Igartza sariari esker idatzitako bere estreinaldi honetan: nobela labur, fresko eta dibertigarria, gizon-emakumeen baitako kontraesanekin eta gizartearen estereotipoekin jolas egiten duena; itxuragatik aurreko pertsonari suposatzen diogun errealitatea ez baita beti bere barruko egiarekin ezkontzen, ezta norberak bere buruaz uste duena eta gero benetan egiten duena ere. Zatoz zu ere hegazkinera, eta hasi kuxkuxean aulkiz aulki, bidaiarien maletetan eta kontzientzietan arakatzen, ziur ez zarela aspertuko.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .