Sasieskola (Garbiñe Ubeda)

Izenburua: Sasieskola

Idazlea: Garbiñe Ubeda (Ibarra, 1967)

Urtea: 2018

Argitaletxea: Elkar

Sasieskola, Lekukoa trilogiako lehen liburua da, gazteei zuzendua, eta bertan Garbiñe Ubeda idazleak Larraitzen istorioa dakarkigu. Larraitz 16 urteko neska gazte bat da, egun batean institutura joan beharrean, bera baino nagusiagoa den mutil batekin geratuko da. Larraitzek harekiko sentimenduak dituela erakusten du eta maitemintzen hasi da. Egun horretan hilketa baten lekuko bihurtuko dira, neskaren bizitza hankaz gora jarriko duen gertaera izango da.

Garbiñe Ubeda idazleak liburu honekin 1984 urtera eramaten gaitu. Beraz, gogoratu behar dugu 1980ko hamarkada oso gogorra izan zela Euskal Herrian. Franco diktadorea hil berria, ez zegoen ezer segurutzat hartzerik, eta oso astuna zen berehalako iragan ilun haren eragina. Halaber, ETAren eta haren aurkako ekintzen bolada bortitzenetako bat izan zen. Krisi ekonomikoak gizartea ere oso gogor astindu zuen. Hori esanda, liburuan gertatzen den hilketa politiko bat da, poliziak egina.

“Ostegun buruzuri bat da eta Larraitz, institutuan piper eginda, mendi aldera joan da, Martinekin, ezagutu orduko bihotza taupaka jarri zion mutilarekin. Askatasun gose eta egarri da eta prest dago dena atzean uzteko. Euren arteko maitasunean sinetsita dago. Baina bizitza itzulipurdikatuko zaio, han mendian, hilketa baten lekuko isila izango delako. 1984 urtea da eta biharamunean honela jasoko dute egunkariek berria: “Mueren tres terroristas en un tiroteo”. Ke arteko egunak dira Euskal Herrian. Bizitza benetan irauliko diona, ordea, Martinen abandonatzea izango da, babes eman beharrean, bizkarra emanez. Sentimendu eta emozio zurrunbilo horretan, konplize bakarra aurkituko du Larraitzek.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .