Mehatxua (Garbiñe Ubeda)

Izenburua: Mehatxua

Idazlea: Garbiñe Ubeda (Ibarra, 1967)

Urtea: 2019

Argitaletxea: Elkar

Garbiñe Ubeda idazleak idatzitako Mehatxua, Lekukoa trilogiako bigarren liburua da. Gazte modernoak Londresera joaten ziren garaietan, Frantziako aldiri galdu batera bidali zuen amak Larraitz uda pasa. 17 urteen bueltan ibiliko zen orduan Mehatxua liburuko protagonista.

Sasieskolari (trilogiako lehen liburua) buruz hitz egin genuenean bezala, gogoratu behar dugu 1980ko hamarkada oso gogorra izan zela Euskal Herrian. Franco diktadorea hil berria, ez zegoen ezer segurutzat hartzerik, eta oso astuna zen berehalako iragan ilun haren eragina. Halaber, ETAren eta haren aurkako ekintzak bolada bortitzenetako bat izan zen. Krisi ekonomikoak gizartea ere oso gogor astindu zuen.

“Amak Frantziara, Nizako aldiri urrunetara, bidali du Larraitz uda pasatzera, institutuko irakaslearengandik aldentzeko; euren arteko harremana ez omen da “naturala”. Larraitzek, ordea, ezin dio inori kontatu Kilopondiorekin duen loturaren arrazoia, ez etxekoiei ez lagunei.

Edozein modutan, hilketaren lekuko izan ondoren, herritik urrutiratu beharra zeukan, Martinen abandonatzea gainditzen hasteko eta, batez ere, arriskuan dagoelako. Ezagutzen ez duen familia baten etxean egokitu da, itxuraz, amaren gaztetako lagunak.

Ustekabean, iraganari ihes egitea ezinezkoa dela gogoraraziko dio telefono-dei batek: “Hola, hija de puta. Sabemos todo de ti. Como se te ocurra volver, te vamos a matar”.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .