Lorea Gernika, andrazko bat (Koldo Izagirre)

Izenburua: Lorea Gernika, andrazko bat

Idazlea: Koldo Izagirre (Altza, 1953)

Urtea: 2015

Argitaletxea: Susa

Lorea Gernika, andrazko bat eleberria Koldo Izagirrek prentsan argitaratzeko idatzi zituen artikulu labur batzuetatik sortu zen.

Lorea Gernikaren 53 pasadizo biltzen ditu liburu honek. Helburu zehatzik edo elkarren arteko harremanik ez duten arren, protagonistaren nortasuna aldatzen duten bizipen horien artean hari txiki bat marrazten da.

Lorea Gernika adin handiko emakumea da, eleberrian alde batetik bestera ibiltzen dena, bizitzeko baliabide ekonomiko nahikoak ditu, eta harreman oso ona du bilobekin. Koldo Izagirrek liburuko orrialdeak oso idazkera poetikoz betetzen ditu, ironia erabiliz, galdera eta hausnarketa txikiez gain. Irakurketa motela eskatzen du.

“Hiru aldiz makurtu zen Ramiro Arrueren dantzari aingeruen azpian, luma eskuan zuela, Donibane Lohizuneko udal ezkongelan. Hantxe sinaturiko hiru hitzarmen estrategiko hauei esker, eta batez ere beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ondorioz -ez dago garbi-, Lorea Gernikak nahikoa eusko bildu ahal izan du bizimodu erosoan laketzeko egungo euskaldunen izatea pairatuz, pentstatzen ikasiz, andrazko bihurtuz: ironia eta eztitasuna, umorea eta malenkonia.”

Informazio gehio:

http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr110

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .