Maitasun keinu bat besterik ez (Hasier Arraiz)

Maitasun keinu bat besterik ez | Erein

Izenburua: Maitasun keinu bat besterik ez

Idazlea: Hasier Arraiz (Gasteiz, 1973)

Urtea: 2019

Argitaletxea: Erein

Hasier Arraizek Maitasun keinu bat besterik ez idazterakoan literatura eta politika (edo filososofia politikoa) uztartzen ditu, eta irakurleak behin baino gehiagotan hainbat orrialde berrirakurri beharko ditu, gogoeta aberasgarri bat egin izateko. Saiakera honek hainbat diziplina erabiltzen ditu ibilbide hau egiteko. Beste liburu mota bat da, ez ohikoa, gure kultura literarioan eragiten duten pertsonei eta idazleei balio handia ematen diena, eta haiek garatu dezaketen kontakizunari ere garrantzia ematen diena. Gazteei eta etorriko diren belaunaldi berriekin konektatzeko, iraganeko mitoei bizkarra emanez bizi baitira. Aspaldian egindako errelatoa edo asmatu/egin ziren kontakizunak agian egilearen ustez desfasatuak daudelako.

Egileak egiten dituen hausnarketetan edo proposamenetan ados egon gaitezke edo ez, eta normala denez iritzi batzuekin ados egon gaitezke eta beste batzuekin ez. Eta askotan esaten den bezala entzutea (kasu honetan irakurtzea) beti da garrantzitsua, eta ez bakarrik zuk bezala pentsatzen duenari entzutea. Aniztasunak aberastasuna ekarri behar du, eta horretan denok ados egon beharko genuke. Eta liburu honek lubakiak hausten ditu eta elkar ulertzeko, elkarrizketarako edo, besterik gabe, enpatia-ekintza bat egiteko deia egiten du, kolektibo bakoitzaren autokritikaren zailtasunaz jabetuta, baina askotan autokritika gizarteko beste sektore batzuei eskatzen zaien erraztasunaz kontuan hartuz etorkizun hurbilera eraman gaitzake, eta etorkizun hurbil horretan hainbat sentsibilitate batu ditzakeen kontakizuna irakurri ahal izan dezakegu, gizarte gisa aurrera eginez, iraganeko akatsak gaindituz eta, lehen esan dugun bezala, besteen azalean ere jarriz, gizarte honetan jasan dugun sufrimendua gainditzeko intentzioarekin.

Euskaraz sortutako kulturari egiten zaion maitasun keinu honetan, nostalgiatik ateratzen da, eta gaur egungo euskal literaturak duen maila handiari balioa ematen dio, egungo egileen belaunaldia aintzat hartuz. Gizarte zatitua ezagutu duen belaunaldi hori, askotan “nirekin edo nire aurka” ezagutu duena, horregatik garrantzitsua da gizarteak eraikitzen dituen zubiak eta urteetan bota diren zubi hoiek berriz eraikitzea ere, Euskal Komunitatea sortuz, nortasun desberdinekin, euskal gizartea anitza delako.

Hasier Arraizek nazio kontakizun berri baten beharrean gaudela uste du, eta Euskal lurraldeetan bizi den komunitateak atxikiko zaiola kontakizun berriari, ikuspegi horrek hausnarketa sakon batera egitera eramaten gaitu.

“Duela urte batzuk Hasier Arraiz euskal politikan aurrera samar aritu zen. Oraingoan, bere eskutik datorkigun liburuan, euskal literaturan eratutako azken narratzaile belaunaldiarekin topo egingo du irakurleak, baita literatura (eta kultura oro har) ulertzeko modu zehatz batekin ere. Arraizek pentsatzen baitu kultura ere errealitateari aldaketak eragiteko eremua izan daitekeela. Horregatik aztertzen du saiakera honetan kontakizun garaikideek euskal subjektibitateetan duten garrantzia.


Hala, Arraizek gero eta arrotzagoa zaigun mundu hau ulertzeko eta azaltzeko euskal ikuspegi baten bila egiteko bidea proposatzen digu, horretarako azken hamarraldietan gure gizartearen baitan indarkeriek hautsi dituzten zubiak berreraikitzeko lana eginez eta komunitate gisa marrazten gaituzten ezaugarriak eraberrituz. Eta bide hori egiteko, idazleak iradokitzen digu literatura (eta kultura) ibilgailua ez bada, bidaide ezin aproposagoa izan daitekeela.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .