Su zelaiak (Mikel Peruarena Ansa)

Su zelaiak | Katakrak

Izenburua: Su zelaiak

Idazlea: Mikel Peruarena Ansa (Ereñozu, 1978)

Urtea: 2014

Argitaletxea: Susa

Mikel Peruarena Ansa idazleak idatzitako Su zelaiak, euskal herritarrak portagonista gisa dituen Lehen Mundu Gerraren eleberria da. Gerra Handian Frantziako banderapean borrokatu zuten Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskaldunak hain zuzen ere.

Azken agurraren negarra abestian gertatzen den bezala, Verdun inguruan borrokatu zuten euskaldunak etsaiaren suaren biktima izan zirela ikusten dugu, aberriaren martiri bihurtuz (“Morts pour la patrie”).

Gizataldearen errealitatearen eta giza sentiberatasunaren deskribapen bortitzek harritzen dute eleberri hau, eta, nolabait, gure historiako pasarte haietara hurbiltzen gaitu, non kontalariak Iparraldeko argazki orokor bat eskaintzen duen: herriak eta haien biztanleak, baserriak, lanbideak eta zaletasunak… Trena hartu eta jai giroan frontera abiatzen diren gazte haienak, obus alemaniarren sarraskietara eta sutara igarotzeko. Halaber, ez dira ahanzturan erortzen gerraren bidegabekeriak beren etxean eta isiltasunean eta gosetean pairatzen dituztenak.

“Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. Hilabete gutxi batzuetako kontua izango zela uste zutenak tronpatuta zeuden, ordura arteko gerra odoltsuena bilakatuko baitzen, 60 milioi pertsonaren mobilizazioarekin eta teknologia militar berrienarekin.

      Baionako Infanteriako 49. Erreximenduaren ibilerak aletuz, krudelkeria neurririk gabeko haren kontakizun gordina dakar Mikel Peruarena Ansaren bigarren nobelak. Soldadu saldoa duzu protagonista, infernuko zelaietan sarraski kolektibo batean kiskalia. Eta soldadu haien guztien artean da Filipe Luro ikazkina ere, Arnegiko basoetan txondorren aldamenean tabakoa landatzen zuen huraxe bera, orain lubaki lokaztuetan Maitenaren gutunen esperoan dagoena.”

Liburuaren informazioa:

http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr107

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .