Elkarrekin esnatzeko ordua (Kirmen Uribe)

Izenburua: Elkarrekin esnatzeko ordua

Idazlea: Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970)

Urtea: 2016

Argitaletxea: Susa

Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberriak, kronika historiko baten antza duen liburua da. Letamendi-Urresti familiaren bizipenak dakartza, eta bizipen horiekin, gure gizartearen zati baten historia berreraikitzen da, gerra zibiletik eta haren ondorioetatik, diktaduratik…, edo, beste era batera esanda, erbestealdia eta errepresioa.

Txomin Letamendi eta Karmele Urrestiren istorioa lau zatitan banatuta dago, familiak Ondarroatik ihes egin behar izan zuenetik 2011ra arte, Kirmen Uriberen gogoetak topa ditzakegu ere.

“Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila.

      Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.

      Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

      Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.”

Azken batean, Elkarrekin esnatzeko ordua liburua oso ondo dokumentatutako kontakizun bat da, azalpen asko ematen dituena, eta idazlea une oro saiatzen da errealitatea fikzioari gailentzen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .