Adostasunak eta atzerapausoak

Azken egunotan, normalizaziorako eta bizikidetza demokratikorako hainbat urrats positiboren lekuko gara, baina, aldi berean, badira, zoritxarrez, iraganean bizi direnak eta kontrako pausoak ematen dituztenak.

Azken urrats negatibo horietan alderdi politiko ezberdinen egoitzetan egiten ari diren pintadak, erasoak eta mehatxuak daude. Beti esan dugun bezala, lekuz kanpo daude erabat, eta justifikaezinak izateaz gain, kaltegarriak dira protagonistek ustez defendatzen dituzten helburuak lortzeko.

Alderdi politikoek gure hirian dituzten egoitzei (baita etxe partikularrei ere, gure hiritik ateratzen bagara) egindako erasoen gorakada hori ez da bateragarria euskal gizartearen gehiengo zabalak hainbeste aldiz errepikatu duen bizikidetza demokratikoarekin, eraiki nahi baitu, giza eskubideak defendatuz aurrera egin nahi baitu beti. Horregatik, kezkagarria eta onartezina da iraganeko jarrera horiek gertatzen jarraitzea.

Beti egon gara giza eskubideen urraketa ororen aurka, biktimarioa edo biktima edonor izanda ere, auzo, hiri eta herri atseginago eta gizatiarrago bat eraikitzeko urratsak ematearen alde egin dugu. Desberdinen arteko elkarrizketa defendatuz, gure gizarteak jasan duen oinaze handiaz jabetuz eta errespetu- eta tolerantzia-giro hori sortzen lagunduko diguten enpatia-ariketak egiten jarraitu behar dugu.

Ildo horretan, ehuntzen ari diren hainbat proposamen txalotu behar ditugu, hala nola Eusko Jaurlaritzak preso dauden pertsona guztiek zigorrak beren etxeetatik gertu dauden zentroetan bete ahal izateko egin duen proposamenak eta sortzen duen adostasun zabala. Horri gehitu behar zaizkio hainbat erakundetan erregistratu diren ekimenak, hala nola Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordean onartutakoa. Gure gizarteko hainbat kolektibok egiten duten lana ahaztu gabe.

Sakabanaketak presoen familiei eta beraien ingurukoei zailtasunak eta sufrimendua gehitzeko baino ez du balio izan, eta, amaitzeko, adostasuna eta elkarrizketa dira, zalantzarik gabe, agertoki berri hori ahalbidetuko duten tresnak, gizarte demokratiko hori pertsona guztientzako giza eskubide guztiekin defendatzeko. Non proiektu politiko guztiak hitzaren bidez defenda daitezkeen, inongo jazarpen gabe.

Ez da sufrimendua gehitzeko unea, konponbideak bilatzekoa baizik.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .