
Izenburua: Galdu arte
Idazlea: Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963)
Urtea: 1996
Argitaletxea: Susa
Juan Luis Zabalak Galdu Arte idatzitako eleberriarekin 1984. urtera garamatza, Azkoitiko gaztetxera, Xepe liburuaren protagonistaren bizitza kontatzera.
Juan Luis Zabalak Xeperekin batera, antolatzen zen gazte belaunaldi inkonformista eta errebelde hura ekarri digu, Xepe heroi erromantiko hori da, eta nobelako beste pertsonaia batzuekin gertatzen den bezala, oso eskematikoa, pertsona xumea ta iluna, gazte haietako askok bezala musika, festa, droga eta kaleko istiluetako giroan moldatuko dena.
«Okupazioak, asanbladak, rock eta punk kontzertuak, amodioa, drogak, poliziak, manifak, intsumisioa eta, batez ere Azkoitiko gaztetxea aurkituko dituzu Juan Luis Zabalaren hirugarren nobela honetan.
Xepe izeneko oritagonista gaztearen bizikizunen harian, belaunaldi baten erretratua geratuko da agerian: bizitzeko eta mundua ulertzeko modu ezberdinen arteko gatazkak, eta gatazken ondorioz gertatutako garaipenak eta derrotak.
Galdu arte, ordea, ez da Azkoitiko gaztetxeari buruzko liburua, Azkoitiko gaztetxean girotutako nobela baizik, 1984tik 1993ra bitartean izan ziren hiru gaztetxeetan idazleak ezagutu izan zuen giroan kokatutako eleberria.
Beraz, irakurleak errealitatearen antzik duen zerbait aurkitzen baldin badu, litekeena da kasualitate hutsa ez izatea.»