Iturria (Unai Elorriaga)

Izenburua: Iturria

Idazlea: Unai Elorriaga (Algorta, 1973)

Urtea: 2019

Argitaletxea: Susa

Unai Elorriagak Soro Barturenen istorioak, gogoetak eta pasadizoak aurkeztuko ditu Iturrian. Soro gizon estrafalario aberats bat da, 79 urterekin Pedro Iturriaren bila doana, gaztetako lagun bat, baina nor da Pedro Iturria? Zergatik desagertzen da? Zergatik argitaratzen ditu bere ipuinak herrialde ezberdinetan?…

Unai Elorriagak berriro ere liburu honekin harritzen gaitu, eta liburu honetan zehar, zalantzarik gabe, eta aldi berean, irakurtzen ari garen istorioan, Pedro Iturriaren ipuinetan edo iristen diren ondorioetan harrituko gara, jakin gabe Soro Barturenek bilatzen duena bere laguna aurkitzea edo bere gaztaroko zorioneko urte horietara itzultzea den, Ingalaterran ikasle eta arraunlari zela. “Denok bilatu dugu adin hori, beti egin izan da, baina Sorok obsesioa hartu du”

Soro Barturenek Iturriaren ipuinak komentatzen ditu kontratatzen ari diren itzultzaileekin, Eszter Nagy ezagutu arte, bera eta Erroman (narratzailea) eta Leire, Pedro Iturria Soro Barturenekin bilatuko dute.

“Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela.

      Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi… Baina ez dute hain erraz topatuko laguna.

      Ipuin liburu bat biltzen du Unai Elorriagaren nobela berriak, eta adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begirada pertsonala gordetzen du.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .