Ene baitan bizi da (Maddi Ane Txoperena)

Ene Baitan Bizi Da (x. Gazteluma Saria) - Maddi Ane Txoperena

Izenburua: Ene baitan bizi da

Idazlea: Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994)

Urtea: 2020

Argitaletxea: Elkar

Denontzat ezagunak dira kontrabandisten istorio asko, edo Ameriketara artzaintzara, etorkizun bat lantzera eta dirua irabaztera joandako hainbeste jenderena, baina zor bat dugu emakume horiekin guztiekin, historiaren une batean eta gure gizartean zegoen beharragatik Iparraldera edo Frantziara joan behar izan baitzuten jende aberatsaren etxeetan zerbitzatzera.

Maddi Ane Txoperenak Ene baitan bizi da eleberrian iraganeko uneak eta oraina tartekatuz neskame gisa lan egin zuten emakumeen errealitatea azaltzen du. Hainbat behar-istorio dakarzkigu gogora, eta nola emakume haiek beren etxeak utzi zituzten neskame bezala lan egiteko, beren oinazea ezkutatuz eta kasu askotan beraientzat ezezaguna zen hizkuntza baten pean lan eginez.

Horietako askok ez zuten aukera handirik izan gaztaroan aukeratzeko. Gerraosteko familia askoren egoera ekonomiko eta pertsonalak beharra azaleratzen zuen eta muga zeharkatzeak soldata handiagoa irabaztea esan nahi zuen. Gainera, beste errealitate bat edo erregimen frankistan aurkituko ez zituzten beste askatasun batzuk ikusi edo bizi ahal izan zituzten, eta 1940 eta 1970 artean emakume asko atera ziren neskame umezain edo atezain gisa lan egitera.

Nobelak, gure herriaren historiaren zati haren kronika izan beharrean, Josefina eta bere biloba Marieren bizitza txandakatzen du, Marie Donibane Lohizuneko neska gazte bat da, Parisen ikasten duena, Beran uda amatxiren etxean igaroz, honek Iparraldean eta Parisen neskame bezala lan egin zuela jakiten du eta istorio hori unibertsitateko lan baterako erabiltzea erabakitzen du.

Liburuak jauziak egiten ditu Josefinaren iraganaren eta Marieren orainaren artean, bakoitzaren sentimendu, kezka eta zalantzetatik pasatuz, bi testuinguru edo errealitate erabat ezberdinetan, baina lotura estuekin.

“Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen… Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.

 Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak… Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.”

Lan bikaina, oso erraz irakurtzen den liburua. Gazteluma Saria jaso ondoren argitaratua.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .