Xabier Lete aberriaren poeta kantaria (Alex Gurrutxaga)

Xabier Lete - Aberriaren Poeta Kantaria - Alex Gurrutxaga

Izenburua: Xabier Lete aberriaren poeta kantaria

Idazlea: Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988)

Urtea: 2020

Argitaletxea: Alberdania

Alex Gurrutxagak Xabier Leteren bizitza eta obra ikertu ditu, 2013 eta 2016 artean Xabier Leteren fondoa aztertu zuen, eta 2020an bere obraren gainean egin zuen tesia Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat.

Liburu hau Xabier Leteri jarraitu dion edo ezagutu duen pertsona orori zuzenduta dago, beraz gizarte guztiari zuzenduta dagoela esan dezakegu, herri honetan zaila delako Leteren obra ezagutzen ez duen norbait aurkitzea. Artistari buruz ezin da esan abeslaria bakarrik zela edo poeta edo intelektuala baino ez zela, baina bera hori zen, eta hori baino zerbait gehiago ere, eta konplexutasun horrek liburuaren testuari eragiten dio, non Leteren obra, bere pentsamendu filosofikoak eta ideiak aurkituko ditugun.

Xabier Lete Aberriaren Poeta kantaria liburuan Xabier Leteren konplexutasun guztia aurkituko dugula esan genezake, bere obran eta pentsamenduetan murgilduz, liburuko atalak irakurtzen hasten garen bitartean.

“Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia. Kasu batean zein bestean, olerkari bakan baten lan poetikoari buruzko goi mailako saiakera bat gozatuz. Horixe baita, batez ere, Alex Gurrutxagaren saiakera: joria eta bizia, gozatuz eta gehiagoren egarriz irakurtzen dena. Begiak eta adimena katibatzen dituena.

Liburu hau gonbita bat da autore gazte baten lehen lanaren maila heldua ezagutzeko, haren jakituria eta informazioaz harritzeko, haren hizkera efikaza gozatzeko. Ohiko prosa akademikotik urrun, eskuetan duzun liburuak garbi uzten du posible dela saiakera jaztea tonu grisetik haragoko bizipozezko koloreekin.

Liburu hau opari bat ere bada, Xabier Lete eta haren poesia maite ditugunontzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .