
Groseko Ulialde Alkartetxeak, Umore Ona elkarte gastronomikoaren danborradaren bisita aprobetxatuz, uztailaren 30eko gauean jaiegun bat antolatu ohi du, aurretik Eusko Alkartasunako afiliatuen arteko lan-jardunaldi bat eta solasaldi bat izaten dira ere egun honetan. Ikasturte politikoa amaitzeko eta datorren ikasturte politikoari begira erronkak eta estrategiak planteatzeko modu bat.
Aurten, Covid-19a dela eta, ez da ohiko danborradarik egingo, eta, gainera, segurtasun neurriak direla-eta, jai hau normaltasunez garatzea zailtzen dute. Dena den, Ulialde Alkartetxetik espero dugu elkar ikustea eta solasaldi atsegin bat igarotzen saiatzea.