Zaldi beltzak zeruan (Txomin Peillen)

Izenburua: Zaldi beltzak zeruan

Idazlea: Txomin Peillen (Paris, 1932)

Urtea: 2018

Argitaletxea: Maiatz, (H)ilbeltza

Txomin Peillen idazlearen liburu honetan gizakiak gaizkirako duen joera ikusiko dugu. Berdin dio gertakariak leku geografiko batean edo bestean dauden, edo zein hamarkadatan kokatzen ditugun. Gizakia gaizkia egiteko gai da bere helburuak lortzeko, are gehiago boteretsuak badira. Hotza izatera ere iristen den tonu batean idatzitako ipuin-liburu honetan ere ez da zehaztasun eta zorroztasunik falta.

Irakurtzea merezi duen liburua da Zaldi beltzak zeruan, eta bertan konturatuko gara gauza berri asko asmatuta daudela.

“Ipuin liburua duzu hau, ipuin beltzak agertzen dituena. Gauaz ibiltzen dana liburuaren hiru kapitulu hasteko eta bortz ipuin segidan.

Lehenago idatzi bazuen ere, 1967an argitaratu zuen Txomin Peillenek Gauaz ibiltzen dana nobela beltza, bertze zenbaitzurekin batean aitzindaria izanik.

Nobelaren hiru kapitulu dituzu eskura liburu honetan, intrigako pasarte argigarriak.

Omenaldi gisakoa da 50 urte bete dituen nobelari. Horrekin batean bertze bortz ipuin, beltzenetan beltzenak eta ongi girotuak, horietako bakarra aitzinetik argitaratua.

Herentzia batekin desagerpen baten berri duen anaiaren bilaketa; mafiako buruaren hilketa eta ordezkoarengatik lehia; Milanon ondarearekin batean arrebaren joko zikina ezagutzen duenaren ibiltzeak; lan bila dabilen gazteak familietan gertatzen diren zikinkeriak deskubritzen; hildakoekin lanean eta bizidunekin jostetan aritzen den lege-medikua…

«Lurreango bizitza beti izan da zurian beltza, eta hori mundu globalizatu honetan agian argiago ikusten da. Txomin Peillenen idazlan guztiek argiztatzen dute iluntasun hori, mila kontatu eta aldiro beste kontu argigarri bat dakarrela. Ipuin beltz hauek ere argituko dute zerbait.»

Joseba Sarrionaindia (Hitzaurrean)

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .