
Izenburua: Martutene
Idazlea: Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944)
Urtea: 2012
Argitaletxea: Erein
Martutene liburuaz hitz egiterakoan, Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren eleberri handi batetaz hitz egiten ari gara, irakurtzea merezi duena.
Istorioa gure hirian kokatzen da, eta Martutene auzoari oso lotuta dago. Bertan bi bikote bizi dira, modu ezberdinetan elkar gurutzatzen dutenak.
Idazleak hainbat gai jorratuko ditu: giza harremanak, bikote-harremanak, osasuna, eta euskal gatazka besteak beste, belaunaldi baten porrotak eta frustrazioak aztertzeaz gain.
Martutene geure burua eta gure lurra hobeto ulertzen laguntzen duen lana da.
“Martutene. Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da: Julia, Martin, Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak; erdikoa, Lynn. Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa. Lynnen presentziak ematen dio Juliari falta zitzaion ausardia…”