Euskararen bidegurutzetik (Kike Amonarriz)

Euskararen Bidegurutzetik - Kike Amonarriz Gorria

Izenburua: Euskararen bidegurutzetik

Idazlea: Kike Amonarriz (Tolosa, 1961)

Urtea: 2019

Argitaletxea: Elkar

Kike Amonarriz soziolinguista eta telebistako aurkezle ospetsua da saiakera honen egilea. Euskararen azterketa egiten du, normalizazioaren edo marjinazioaren arteko bidegurutze baten aurrean dagoena, eta hizkuntzaren erabilera mailak bakarrik eragingo du hurrengo urteetan horizontean ikusten diren bi bidezidorretako baterantz jotzea. Idazlea saiatzen da euskararen gaur egun bizitzen duen momentu garrantzitsua azaltzen, edozein euskaltzale irakur moduku liburua da Euskararen Bidegurutzea.

Liburua irakurtzean, geure gogoetak egiteko aukera izango dugu, gainera liburua nahiko erraz irakurtzen da.

Euskararen bidegurutzetik, Kike Amonarriz: Euskararen egoerari eta geroari erreparatzen diogunok datu kontraesankorrak jasotzen ditugu: alde batetik, inoiz baino handiagoa da euskaldunen kopurua, alfabetatze-maila, kultur produkzioa edo hizkuntzaren modernizazioa; bestetik, baina, gero eta handiagoa da ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, hiztunen kalitatea erdipurdikoa da sarritan eta atxikimendua ere hala moduzkoa. Aurrera goaz ala atzera goaz?

Bidegurutze batean ikusten du Kike Amonarrizek euskara gaur, eta, gure erabakien eta jokabideen arabera, egiazko normalizaziora edo gaelikoaren gisako biziraupen sinbolikora bidean abia litekeela urte gutxitan. Pasioz, umorez eta datuz betetako saiakera honetan, hainbat puntu aztertzen dira: euskararen lekua munduko hizkuntzen artean, zertan aldatu den gure hizkuntza-komunitatea, erabileraren inguruko gorabeherak, Euskaraldiko esperientziak, landu beharreko estrategiak eta diskurtsoak, globalizazioa, giro politiko berriaren ondorioak, hizkuntzaren kalitatea, tokiko hizkerak eta gazte-hizkerak…

Irakurketa parte-hartzailea proposatzen dio egileak irakurleari, liburuak dioena bere esperientziarekin eta iritziekin kontrasta dezan, eta horrekin batera euskararen aldeko aktibaziora motibatu eta bultzatu.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .