Euskal Zinea eta Euskara

Behin Donostiako Zinemaldia amaituta, sarituak zoriontzeko eta datozen asteetan zinema-aretoetako patalletan ikusiko ditugun filmetako batzuk idazten joateko unea iristen da, eta azken urteetan gure etxeetan ikusiko ditugun telesailak gehitu behar zaizkio.

Une honetan ere egokia iruditzen zaigu euskal zinemaz eta proiekzioetan euskarak duen presentziaz hitz egitea.

Lehenik eta behin, euskaraz egiten den zinemaren gaur egungo kalitatea goraipatu behar dugu. Jarraian, erakusketa esanguratsuenen artean, Loreak eta Handia ditugu gogoan, Moriarti produkzioak-en bi arrakasta handi, ahaztu gabe 80 Egunean filma, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko partaideak liluratu zituena.

Jon Garañok, Xabier Berzosak, Aitor Arregik, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Jorge Gil Munarrizek osatutako Moriarti produkzioak lantaldeaz gain, ez litzateke bidezkoa izango Telmo Esnal, Urte Berri On Amona! edo Aupa Etxebeste bezalako filmekin zinema-aretoak bete zituen beste zuzendari bat, Paul Urkijok zuzendutako Errementari, edo Fernando Bernuések eta Mireia Gabilondok zuzendutako Kutsidazu bidea Ixabel ez aipatzea.

Zinemaldira itzulita, aurten, aurreko urteetan bezala, Ane, Hil kanpaiak edo Non dago Mikel? bezalako euskarazko filmez gozatzeko aukera izan dugu.

Base de datos de pegatinas sobre el euskera de la Fundación Sancho el Sabio  (Página 10)
Euskal Zinema Elkartea-ren pegatina

Urteetan zehar, euskarazko zinemaren presentzia handiagoa eskatzen joan gara, eta, zinema-kontsumitzaile garen aldetik, urrats bat eman behar dugu eta hemen ekoizten den zinema babestu behar dugu, ez da soilik militantzia kontua, kalitate oneko zinea egiten da hemen, eta euskaraz.

Alkartetxetik gogoratzen dugu nola laguntzen genuen Gazte Abertzaleakekin, Donostiako Eusko Alkartasunako gazteek euskarazko zinemaren alde egiten zituzten kanpainetan, elkarte ezberdinek ere izugarrizko lana egin dute eta hori eskertu behar da beti ere.

Urteetan eskatutakoa errealitate bihurtzen ari da, eta errealitatea bihurtuko da.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .