
Izenburua: Minotauro
Idazlea: Txomin Peillen (Paris, 1932)
Urtea: 2020
Argitaletxea: Alberdania
Minotauro Txomin Peillen idazle beteranoaren hamargarren eleberriaren izenburua da.
Nobelaren abiapuntua 11 urteko neskato baten istorioa da, bere aitak bortxatua, sei urtez bere ohekidea izan dena (kontakizun gogorra).
Liburuan ikusiko dugu nola eboluzionatzen duen neskatoak eta nola erreakzionatuko duen etorkizunak ekarriko dituen egoera desberdinen aurrean.
“Aspaldiko mendeetako Euskal Herrian aita pedofilo intzestu egileari gertatua harilkatzen du eleberri honetan Peillenek. Erdi elezahar hori oraingo leinu bati egozten dio, eta, horregatik, Hego Amerikako herri batean, asmatu toki izenekin, kokatzen du kontakizuna, nahiz horrelakoak mundu osoan gertatzen diren eta mundu osoko literatur tradizioak jasotzen dituen.”.