Esanezinak (Garbiñe Ubeda)

Izenburua: Esanezinak

Idazlea: Garbiñe Ubeda (Ibarra, 1967)

Urtea: 2020

Argitaletxea: Elkar argitaletxea

Sasieskola eta Mehatxua ondoren Lekukoa trilogiaren hirugarren liburua da Esanezinak, Garbiñe Ubedak idatziak.

Sasieskola eta Mehatxua liburuei buruz hitz egin genuenean bezala, gogoratu behar dugu 1980ko hamarkada oso gogorra izan zela gure herrian. Ez zegoen ezer segurutzat hartzerik, Franco diktadorea hil berri zen. ETAren eta haren aurkako ekintzak bolada bortitzenetako bat izan zen. Krisi ekonomikoak gizartea ere oso gogor astindu zuen. Egoera horretan kokatzen dira trilogía honen hasiera. Hortik aurrera hiru liburuek kontatzen duten historia urteetan iraungo duen trama izango da.

“Segada madarikatu hartan hiru lagun hiltzen ikusi izanaren gainetik, baita telefonoz egindako mehatxuaren edo Martinek eragindako oinazearen gainetik ere, Kilopondioren malko itoek zulatu zioten barrena Larraitzi. Udako oporrak amaituta, Nizako aldiriak uzteko garaia iritsi zaionean, distantziaren aitzakian bazterrera utzitako gai horiei denei heldu beharko die, baldin eta aurrera egingo badu. Oroitzapenek jarriko dute egiara bidean, eta etxera iritsitakoan egingo dituen peskizek puzzlearen azken pieza aurkitzen lagunduko diote.

Korapilo berri bat ere badu askatzeko, bere amaren sekreturik gordeenetako bat deskubrituko baitu Amatxiri eta bere zahartzaroko dementziari esker.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .