
Izenburua: 33 ezkil
Idazlea: Miren Gorrotxategi Azkune (Azpeitia, 1981)
Urtea: 2016
Argitaletxea: Elkar
33 ezkil Miren Gorrotxategiren lehen eleberria da, 2015ean Agustin Zubikarai Saria lortu ondoren argitaratua, (Ondarroako Udalak eta Elkar Argitaletxeak emandako saria).
Eleberri beltz honetan Nestor izango dugu protagonista; aitak (Fermin) burezur bat aurkitu du aitzurrarekin lanean ari zela, eta, horren aurrean, bere bikotekide ohiari (Berta) deitzea erabaki du, arkeologoa baita eta bere iritzia ezagutu nahi baitu. Baina hezurdura desagertu egingo da.
Liburua kapitulu laburrez osatuta dago eta irakurterraza da, inoiz ere ez da suspensea alde batera uzten eta informazioa iristen joaten da irakurketarekin aurrera egin ahala, non kontakizunak ahozko narrazioen eragina duen, oso bizia egiten duena.
“Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatzen du lurperatuta; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote ohien konpondu ezinak, droga eta jokoa… Osagai horiek eta gehiago topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako misteriozko eleberri honetan.”