Dendaostekoak (Uxue Alberdi)

Izenburua: Dendaostekoak

Idazlea: Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984)

Urtea: 2020

Argitaletxea: Susa

Uxue Alberdik, hurbileko hizkera erabiliz, bi emakumeren bizipenetan eta eguneroko bizitzan izaten dituzten borroka guztietan parte hartzera garamatza, baita haien memorian ere, idazleak protagonistei egindako elkarrizketari esker; izan ere, Dendaostekoak bi ahizpen kontakizuna dakarkigu, Mari Jose eta Izaskun, 70eko hamarkadaren amaieran denda bat martxan jartzea erabaki zutenak. Xehetasunez zipriztindutako inpresio eta pasadizo multzo bat biltzen duen liburua da. Denda baten eta garai baten kronika literarioa, non askatasuna praktikatzea eta gaztaroan bide berri bati ekitea erabaki zuten bi ahizpen memoria pertsonala dakar, nostalgian eta malenkonian erori gabe.

“Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

      Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .