Eusko Alkartasunak egiten ari den prozesu parte-hartzailea hurrengo gaiak atera dira Groseko auzoan:
- Covid-19ko krisiak gehien kaltetutako sektoreentzako laguntzak.
- Gertutasunezko merkataritzarako laguntzak.
- Gros eta Egiako konexioa hobetzea, pasabide berriak sortuz.
- Peatonalizazioak, Partikular Ategorrieta kalea eta Kursaaletik gertu dauden kaleak (Ramón Maria Lilí, Usandizaga eta Zuberoa plazaren inguruan).
- Aparkalekuak eta erresidente guneak.
- Sagueseko amaiera.
- Uliaren babesa.
- Haurrentzako espazio estaliak sortzea.
Zer iruditzen zaizkizu proposamenak? Behin betiko dokumentua onartzeko egingo dugun Hiri Batzarra baino lehen, garrantzitsua da zuen iritzia jakitea.