Arrakastaren aparrak (Iñaki Irasizabal)

Arrakastaren Aparrak - Iñaki Irasizabal Izagirre

Izenburua: Arrakastaren aparrak

Idazlea: Iñaki Irasizabal (Durango, 1969)

Urtea: 2020

Argitaletxea: Elkar

Arrakastaren aparrak liburua Iñaki Irasizabalek idatzitako eleberri beltz berria da, modu azkarrean irakurtzen den eleberria, eta bertan irakurlea entretenitzen duten gauza asko gertatzen dira, familia-harremanak, “telezaborra”-rekin lotutako kazetaritza eta legez kanpokotasunean kokatzen den eskaera baten aurrean jarduteko modua jorratzen diren bitartean. Izan ere, arrakastak, ospeak edo diruak ez dute zertan portaera eredugarri edo etikoarekin batera etorri behar.

Bikote gazte baten egoera aldatu egingo da kapituluek aurrera egin ahala, eta haien bizitzek atzean utziko dute lasaitasuna.

“Estutasun batean jarri eta nola erantzuten duen ikusi, horrek esango dizu nolakoa den gizakia”. Esaldi horrekin hasten da Iñaki Irasizabalen nobela beltz hau. Bertan topatuko ditugu arrakastaren aparretan ibilitako negozio-gizonak, zikinkerietan lardaskan dabiltzan kazetariak edo pistola errazegi dantzatzen duten gazte txoroak; baina, batez ere, bikote gazte “normal” bat, egun batean, legez kontrako baina inori kalterik egiten ez dion zerbait egiteagatik diru asko lortzeko aukera izango dutenak. Nola egin uko eskaintzari? Baina ba al dakite zein izan daitezkeen horren ondorioak, balizko konplikazioak, kontzientziako harrak…?”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .