Orratza eta kaltea (Joanes Urkixo)

Orratza Eta Kaltea - Joanes Urkixo Beitia

Izenburua: Orratza eta kaltea

Idazlea: Joanes Urkixo (Bilbo, 1955)

Urtea: 2020

Argitaletxea: Elkar

Gure herriaren iragan berrienean ezin dugu ahaztu drogak gure hiri eta herrietan eragin zuena, belaunaldi oso bat haien eskuetan erori zen. Urte gogor haietara, 1980aren hasierara eta Ondarroara ekartzen gaituen eleberria da Orratza eta kaltea. Hautatu berri duten zinegotzi batek (Mikel) gaitz horren aurka borrokatuko du, familia eta afektibitate harremanak eta hainbat gaztek eta haien familiek jasandako drama biltzen dituen liburu batean.

Eleberriaren argumentu nagusian ikusten denez, jende askok susmatzen zuen bezala, Mikelek  jakingo du (bere ikerketei esker) Guardia Zibila dagoela bere udalerrian heroina sartzearen atzean, eta misio horrek eduki politiko argia duela euskal gazteak lokartzeko. Baita ere helburu ekonomikoak edo trafikatzaileek zituzten irtenbiderik gabeko erabaki desberdinak ere aterako dira.

Joanes Urkixo idazleak lan handia egin du liburu honetan, eta intrigaz eta emozioz betetako orrialdeei adi egoteko aukera eskeintzen du.

“Ondarroa, 80ko hamarkada. Mikel zinegotzi aukeratu berri dute udal hauteskundeetan, eta ustekabean heroinaren zabalkundearekin egingo du topo: gazteen belaunaldi oso bat munduari bizkar emanda bizi da, hauts zuria beste ametsik gabe, eta heriotza etorkizun bakar. Ia inoren laguntzarik ez izan arren, aurre egingo dio arazoari: nola lagundu gazte horiei droga uzten? Nork saltzen dizkie papelinak, eta, batez ere, nork ekartzen ditu herrira? Erritmo bizian kontatutako thriller bat duzu esku artean: elkarrizketa arinak, gertaera kateatuak, on eta gaiztoak, gorantz doazen ekintzak eta tirotan lehertzen den amaiera apoteosiko bat. On egin!”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .