Gorde nazazu lurpean (Ramon Saizarbitoria)

Gorde nazazu lurpean

Izenburua: Gorde nazazu lurpean

Idazlea: Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944)

Urtea: 2000

Argitaletxea: Erein

Ramón Saizarbitoriak Gorde nazazu lurpean liburuan bost kapitulutan banatutako narrazio-bilduma bat egiten du, nahiz eta lotura esturik ez izan, ezin da esan elkarrekin loturarik ez dutenik. Bost narrazio, giza harremanei eta heriotzari buruzko gogoetez beteak.

Liburuak ez du gure herriak pairatzen duen arazoa ahazten eta testuinguru garrantzitsu bihurtzen da.

“Intxortako lubakietan girotutako Gudari zaharraren gerra galduak zabaltzen du liburua, eta Intxortako lerroen apurtzearekin gertatu zen nazionalen aurrerabidearen ondorioetako bat kontatzen zaigu Asaba zaharren baratzan. Liburua ixten duen azken narrazio honek Sabino Aranaren hilobi aldaketak kontatzen ditu. Tartean gelditzen da 36ko gerraren oihartzun atergabea den Bi bihotz, hilobi bat (Artaxonatik Artaxonara). Rossetti-ren obsesioak, berriz, Madrildik Londresera daramatza euskaldunoi buruzko galdera eta diagnostiko zuzen-zuzenak: ¿Qué os pasa a los vascos? eta Sois unos melancólicos. Galderaren eta baieztapenaren atzean bi emakume, Victoria eta Eugenia, guztiz desberdinak eta aldi berean antzekoak oso. Eta gizon bat, eta bi harremanen kasuan -arrakasta labur txinpartatsuren bat gorabehera-, bi maitasun ezinezko. Azken finean, ze zaila egiten zaion gizonezkoari gauzarik xumeena ere naturaltasunez aitortzea! Batarekin ausartegi, bestearekin koldarregi, modu paregabean azaleratzen du nobelak gizonezkoon alde mixerable eta komikoena. Komikotasunean badu, egia esan, norekin neurtu liburu honetan; izan ere, larru berekoak baitira azken pertsonaia hori eta Bi bihotz, hilobi batekoa. Marcel Martinek, berriz, bikote harremanak absurduraino nola gaizto daitezkeen erakusten digu. Gutxien espero denean, eta komentario ezdeusenaren kausaz, leize sakon eta gaindiezina zabal daiteke gure bizitzetan, ustez bat ere arrazoirik gabe, eta erabat oharkabean gainera. Izan ere, xelebrea baita -edota negargarria- gauzarik xumeena ulertzeko gizonak askotan duen ezintasuna. Bat-batean, bikotea osatzen zutenak, elkarrenganako bi ezezagun bihurtuko dira. Esan beharrik ere ez dago liburu arrunt bat baino gehiago dela eskuetan duzun hau: euskal irakurleen ahotan luzaroan egongo den liburua.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .