Sorleku proiektuak aurrera egin behar du

Gaur goziean Idoia Moreno eta Larraitz Esnaola EH Bilduko kideekin batera prentsaurrekoa eman dute Donostiako Udalean, “Sorleku” proiektuaren egoera salatzeko.

Marrutxipiko zabalgunean, DBUS eta Ategorrieta auzoguneare artean, haurrentzako parke bat eraikitzea da proiektuaren helburua.

Idoia Moreno eta Larraitz Esnaola, Alubi elkarteko kideak.  2017.urtean MartxUp! programa irabazi zuten, parte hartzean oinarritutako Bizi bizia berhezi proiektuarikin, eta hori esker kotxeras azpiko lursailean kokatuko zen parkea “Sorleku” izena hartuko zuen.

Jolas eremu zabal bat diseinatu zuten. Besteak beste, Zurriola Ikastolako 300 haur inguruk eta intxaurrondo auzoko hainbat haurrek hartu zuten parte diseinu horretan. Haien beharrak identifikatzeaz gain, saio desberdinen bitartez, haien nahiak bildu ziren.

Udaletxeak hitza eman zuen proiektua bera aurrera ateratzeko konpromisoa hartzen zuela, hau da, Sorleku jolas eremua egingo zela. Eta hórrela aurkeztu zuten prentsaurreko batean, eta Udal Gobernuan dagoen EAJ Taldeak  bere sare sozialetan zabaldu zuten ere.

3 urte pasa diren arren, lur eremu horretan ez da esandako ezer egin. Udal Gobernuak beste behin ez du bere hitza bete.

Idoia Moreno eta Larraitz Esnaola prentsaurrekoan azpimarratu dutenez “Kotxeraseko obra bukaturik dagoen honetan, prentsa bidez jakin dugu jolas eremuaren eraikuntza alboratu egin dela ez dutelako partida ekonomikorik gorde 2021. urtean proiektua aurrera ateratzeko.”

Gure ustez, herritarren parte-hartzeaz ari garenean, aurkezten edo irabazten duten proiektuak gauzatu behar dira. Ezin dena egin prozesu parte-hartzaileak praktikatzeaz harrotu, gero emaitza hau bada. Zoritxarrez eremu hau urte asko darama erabat utzita.

Ulialde Alkartetxearen izenean, inguruaren onerako, haurrentzako parke hau ahalik eta lasterren eraikitzea espero dugu.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .