Izenburua: Zoriontsuak izatea aukeratu genuen
Idazlea: Mikel Ayllon (Laudio, 1980)
Urtea: 2020
Argitaletxea: Elkar
55 Donostia Hiria Kutxa saria
Denoi gustatzen zaigu zoriontsu izatea, edo gutxienez zoriontasuna bilatzen dugula pentsatuz konformatzen gara.
Mikel Ayllon idazleak Zoriontsuak izatea aukeratu genuen lanean, 6 istorio kontatzen dizkigu, pertsonai oso desberdinak erabiliz eta egoera ezberdinetakoak, baina elkarrekin zerbait komuna dutenak, edo behintzat desio edo idei bera partekatuko dute, beraien norabidea aldatzeko nahia edo beharra.
Ahalegin handia egingo dute, beren bizitzei bira emateko, edo ihesan aurrera jarraitzeko, ordura arte zuten bizitza atzean utziz. Bizitzak duen garrantzia eta azken unera arte bizitzeak duen garrantzia azpimarratuz.
Oso erraz irakurtzen den liburua da.
«Anjak lana, familia eta sorterria utziko ditu, ezagutu duen maitearen atzetik joatearren; Marcok haurtzaroko mendietako mamuak ahaztu nahiko ditu itsas lainoen artean; Rosalía beretik eman eta eman ariko da, ordainetan deus gutxi eskatu gabe; Amaiak ez du bere institutuko lagunen moduan amaitu nahi; Izaskunek badaki beste pertsonei nola lagundu, bere buruarekin asmatzea falta…
Zoriontsu izan nahi dute istorio hauetako protagonistek, baina badakite zoriona ez dela iragarkietako zelofanetan bildutako opari hori; are, susmatzen dute, ahaleginduagatik ere, ez zaiela trukean etorriko betiereko paradisurik. Baina ezin bertan goxo geratu, ezin etsi…
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi du Mikel Ayllonek ipuin-bilduma eder honi esker, non hitzek edertasuna bilatzen duten, non edertasuna istorio baten zerbitzura dagoen, eta non istorio horrek gogoeta eginaraziko digun bizitzaren zentzuaz, eta baita geure bizimoduaz ere.»