Donostiako Udalak auzo bakoitzeko bizilagunen iritzi eta ideiak ezagutzeko eta elkar partekatzeko helburuarekin inkesta bat zabaldu du interneten bidez. Partaidetzazko Aurrekontuetan atera daitezkeen proposamen ideiak partekatu, eraiki eta forma emateko balioko dela iragarri dute Udaletik.

ZER eta NOLA EGINGO DUTE?
1 / Inkesta: Zure auzoari buruzko galdera batzuei erantzutea.
2 / Auzokako foro digitalak: Inkestako emaitzak atal digitaletan partekatuko dira eta bertan bizilagunen arteko elkarrizketa sortzea da asmoa, ideiak eraiki eta proposamenak gorpuzteko.
3 / Bideokonferentziak auzoka: Foro digitaletan hitz egindakoa eta inkestan irten diren emaitzak partekatu eta horien inguruan solasteko. Ondoren doaz auzo bakoitzean antolatu diren bideokonferentzietarako egunak eta orduak:
Asteartea, martxoak 9:
18.00 – Intxaurrondo + Bidebieta
Asteazkena, martxoak 10:
18.00 – Ulia + Gros
19.00 – Egia
HURRENGO ESTEKAN PARTE HARTU DEZAKEZU:
https://donostia.osoigonext.com/eu/processes/2021eko-partaidetzazko-aurrekontuak/inkesta/