
Azkenean iritsi da eguna, eta partida urrunetik eta erantzukizunez jarraitu behar badugu ere, gure indar eta adore guztia bidali nahi diegu errealeko jokalariei. Gaurkoa egun handia izango delako milaka eta milaka donostiarrentzat, eta guretzat ere.
Gaur, gutako bakoitzak, bere etxetik, Txuri-Urdin koloreekin, taldeari txapeldun izateko falta zaion azken bultzada emango diogu.
Ulialde Alkartetxeak ere bat egin nahi du gaurko festarekin eta REALAren bandera jarri du Alkartetxeko leiho batean.