Herriak ez du barkatuko (Irati Goikoetxea)

herriak ez du barkatuko (xxii. igartza saria) - Irati Goikoetxea Asurabarrena

Izenburua: Herriak ez du barkatuko

Idazlea: Irati Goikoetxea (Beasain, 1984)

Urtea: 2021

Argitaletxea: Elkar

Igartza sariak ematen duen beka irabazi ostean idatzi du liburua Irati Goikoetxeak.

Herriak ez du barkatuko lanean, indarkeriak sortu duen minari buruzko istorio batean murgilduko gara, belaunaldiz belaunaldi eta urtez urte irauten duen mina. Esan genezake eleberri honek ikusgarri egiten duela hainbeste herritarrek indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen ondorioz jasan duten mina.

Liburu hau irakurtzean, memoriak eta gure herrian gertatu dena ezagutzeak duten garrantziari buruzko hainbat gogoeta egin ditzakegu, eta nola ez, espazio publikoak pertsona guztientzat duen garrantziari buruzkoak ere. Kaleak guztiontzat baitira. “Herriko hormak, nonbait, ez dira denonak”. Sufrimenduari modu enpatikoan hurbilduz.

Azken batean, irakurtzea merezi duen eleberri interesgarri baten aurrean gaude.

“ETAk aita hil zion Oihanari duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zeuzkala. Zauria bizirik du oraindik, baina ez du horretaz inorekin hitz egiten; bere seme-alabei ere ez die ezer argirik kontatu, nahiz eta barruan sumatu on egingo liekeela denei. Ezustean, biktima ezberdinen lekukotasunak jasotzen dabilen antropologo baten deia jasoko du, ea berarekin bildu nahi duen.

Gai minbera bat sentiberatasunez landu du Irati Goikoetxeak bere lehenengo eleberri honetan, aldarri ozenen ordez enpatia ahalegin bat eginez, delikadeziaz eta emozioz. Hitzen ukenduak ere balio duelako oinaze zaharrak leuntzeko, edertasunak ere lagundu dezakeelako pertsonak –eta herriak– hobeak egiten.”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .