
Izenburua: Herriak ez du barkatuko
Idazlea: Irati Goikoetxea (Beasain, 1984)
Urtea: 2021
Argitaletxea: Elkar
Igartza sariak ematen duen beka irabazi ostean idatzi du liburua Irati Goikoetxeak.
Herriak ez du barkatuko lanean, indarkeriak sortu duen minari buruzko istorio batean murgilduko gara, belaunaldiz belaunaldi eta urtez urte irauten duen mina. Esan genezake eleberri honek ikusgarri egiten duela hainbeste herritarrek indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen ondorioz jasan duten mina.
Liburu hau irakurtzean, memoriak eta gure herrian gertatu dena ezagutzeak duten garrantziari buruzko hainbat gogoeta egin ditzakegu, eta nola ez, espazio publikoak pertsona guztientzat duen garrantziari buruzkoak ere. Kaleak guztiontzat baitira. «Herriko hormak, nonbait, ez dira denonak». Sufrimenduari modu enpatikoan hurbilduz.
Azken batean, irakurtzea merezi duen eleberri interesgarri baten aurrean gaude.
«ETAk aita hil zion Oihanari duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zeuzkala. Zauria bizirik du oraindik, baina ez du horretaz inorekin hitz egiten; bere seme-alabei ere ez die ezer argirik kontatu, nahiz eta barruan sumatu on egingo liekeela denei. Ezustean, biktima ezberdinen lekukotasunak jasotzen dabilen antropologo baten deia jasoko du, ea berarekin bildu nahi duen.
Gai minbera bat sentiberatasunez landu du Irati Goikoetxeak bere lehenengo eleberri honetan, aldarri ozenen ordez enpatia ahalegin bat eginez, delikadeziaz eta emozioz. Hitzen ukenduak ere balio duelako oinaze zaharrak leuntzeko, edertasunak ere lagundu dezakeelako pertsonak –eta herriak– hobeak egiten.»