Aurten ere ezin izan dugu (bigarren urtez jarraian) nahiko genukeen bezala Aberri Eguna ospatu, baina hori ez da eragozpena izan Ikurriña Alkartetxeko mastilean jartzeko (aurten Realaren banderaren ondoan), eta herritarrak egun hau modu aktiboan ospatzera animatzeko.
Guretzako Aberri Eguna egun seinalatua da egutegian.
Donostiako Udalak auzo bakoitzeko bizilagunen iritzi eta ideiak ezagutzeko eta elkar partekatzeko helburuarekin inkesta bat zabaldu du interneten bidez. Partaidetzazko Aurrekontuetan atera daitezkeen proposamen ideiak partekatu, eraiki eta forma emateko balioko dela iragarri dute Udaletik.
ZER eta NOLA EGINGO DUTE?
1 / Inkesta: Zure auzoari buruzko galdera batzuei erantzutea.
2 / Auzokako foro digitalak: Inkestako emaitzak atal digitaletan partekatuko dira eta bertan bizilagunen arteko elkarrizketa sortzea da asmoa, ideiak eraiki eta proposamenak gorpuzteko.
3 / Bideokonferentziak auzoka: Foro digitaletan hitz egindakoa eta inkestan irten diren emaitzak partekatu eta horien inguruan solasteko. Ondoren doaz auzo bakoitzean antolatu diren bideokonferentzietarako egunak eta orduak:
Bihartik aurrera Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa abian jarriko da.
Donostian antolatu diren 75 jardueretatik batzuk Gros, Egia eta Intxaurrondoko auzoetan egingo dira, eta gure webguneko sarrera hau aprobetxatu nahi dugu ezagutzera emateko.
Ulialde Alkartetxearen izenean animatzen zaituztegu modu aktiboan parte hartzera, euskarak, gure hizkuntzak, gure bizitzetan bizi lekua berreskuratuko duen itxaropen honetan.
Euskaraldiaren bigarren edizioa datorren azaroaren 20an hasiko da. Parte hartzeko asmoa baiana oraindik izena eman ez dutenek, azaroaren 19ra arte izango dute horretarako aukera. Antolatzaileek 16 urtetik gorako donostiarrak parte hartzera animatu dituzte.
Izen-ematea Euskaraldiaren webgunean (www.euskaraldia.eus) eta datozen bi asteburuetan gure hirian jarriko diren leku eta guneetan egin daiteke.