Otsailean Sorleku parkeari buruz hitz egin genuen, eta espazio berri hau kotxetegien ondoan eraikitzeko beharraz.

Ostegun honetan, azaroaren 11n, Sorleku parkea osatzeko bigarren prozesu parte-hartzaile bat hasiko da. Ategorrietako Zuhaizti ikastetxe publikoan (Atarizar kalea, 22) egingo den bileran azalduko da proiektua nondik datorren, helburuak zein diren, eta galdera hauei erantzungo zaie:
Umeen interes eta beharretatik abiatutako eremua. Zer garapen izan du parkeak?
Ideia eta beharretatik errealitatera. Zer egin dezakegu?
Sorleku jolas eremuaren diseinuaren osatzea. Parte hartu nahi?
Parte hartze prozesua aurkezteko bilera irekia
Azaroak 11 (osteguna), 18:30ean Ategorrietako Zuhaizti eskola publikoan
Garrantzitsua da garatuko diren ekintzetan parte hartzea, guztion artean parke hau eraikitzeko.
Antolatzaileak: Donostiako Udala eta ALUBI.