Korapiloak (Jasone Osoro)

Korapiloak ebook by Jasone Osoro Igartua

Izenburua: Korapiloak

Idazlea: Jasone Osoro (Elgoibar, 1971)

Urtea: 2001

Argitaletxea: Elkar

Jasone Osorok Korapiloak argitaratu zuen proiektu honekin 2000. urtean Igartza Saria proiektu irabazi eta gero, argitaratu zen urtean Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen, oso harrera ona izan zuen liburuaren salmenta onengatik

Korapiloak hamazazpi kontakizunek eta beste hainbeste poemek osatzen dute, eta horietako bakoitzak atzean datorren narrazioa iragartzen du, kontakizun batetik bestera egoerak lotuz jauzi egiten duten pertsonaiak igaroz.

“Zer da guk nahi gabe ere bizimodua korapilatzen digun sentimendua? Zein da pertsonen arteko katramila gehien sortzen dituen arrazoia? Zer da gorputzak lotzera bultzatzen gaituen zirrara goxoa? Deituiozu maitasuna nahi baduzu, deituiozu sexua bestela: izenak izen, horixe duzu, nonahi eta noiznahi, gure poz urrien eta buruhauste ugarien iturri nagusia. Hamazazpi ipuin eta beste horrenbeste poemaz osatutako liburua da Korapiloak; bertako pertsonaiak ere istorio batetik bestera igarotzen dira, haien arteko korapiloak sortuz eta kontakizuna aberastuz, eta irakurlearen esku geratuko da, azkenik, protagonisten arteko loturak argitzea eta maitasunaren puzzlea piezaz pieza osatzea. Egunerokotasun eta absurdoaren artean mugitzen da Jasone Osoro liburu berri honetan, izenik ez duen hiri bateko jende anonimoaren geletan sartuz eta haien sekretuak argituz, irakurlearen begi harrituen aurrean. Ispiluaren bestaldean gu geu gaude ordea, norberaren bizitza ere korapiloz betetako soka luzea baita: askatzen den korapilo bakoitzeko biluziago geratzen gara, baina hurbilago dugu, era berean, desira ezkutuen ametsa.”

Etxetik ospatu behar dugun liburuaren eguna

Joan den apirilaren 3an atal berri bat jarri genuen martxan gure blogean, konfinamendu une honetan hainbat liburu komentatzen hasi ginen gure jarraitzaileen artean iradokizunak emateko edo irakurketa gune berriak irekitzeko asmoarekin.

Egia esan, ekimen hau oso harrera ona izaten ari da, ez bakarrik Alkartetxearen ohiko jarraitzaileen artean, baizik publiko orokorraren aurrean.

Horrelako uneetan ere kultura sustatzeko betebeharrarekin sentitzen gara, eta modu ona da euskal egileen liburuak publikoari hurbiltzea.

Irakurri, eman egiten digu.

El pasado 3 de abril pusimos en marcha una nueva sección en nuestro blog, comenzamos a comentar diferentes libros con la intención de dar sugerencias o abrir nuevos espacios de lectura entre nuestros seguidores, en un momento de confinamiento.

La verdad es que esta iniciativa está teniendo muy buena acogida, no sólo ante los habituales seguidores del Alkartetxe sino ante el público en general.

En momentos como estos también nos sentimos con la obligación de fomentar la cultura, y es una buena forma la de acercar al público los libros de autores vascos.

Leer, nos aporta.

Luis Mari Mujika, agur eta ohore

Egun batzuk dira Luis Mari Mujika (Lizartza, 1939) zendu zela. Atzo, Grosen, ospatu ziren hileta elizkizunak. Luis Mari Mujika Donostiako Groseko Ulialde alkartetxeko afiliatua zen, oso estimatua eakideen artean, eta militante fina. 2013an Barañainen ospatu zen Nazio Biltzarrean, Donostiako ordezkari izan zen. Orain dela urte batzuk arte, Mujika Alkartasuna Fundazioko zuzendaritzako kide ere izan zen.

Euskal filologoa eta euskaltzain urgazlea izan zen Mujika, Euskal Herri eta euskararen aldeko lan oparoa egin zuena. Ezagunak dira euskal toponimia eta hiztegigintzaren inguruan egindako lanak. Baita ere, literatur munduan, idatzitako eleberri, poesía eta saiakerak. Horietako asko, gainera, sarituak izan ziren hainbat lehiaketetan. Euskal munduak ekarpena asko egin zizkion pertsona bat galdu du.

Agur eta ohore, lagun.

Luis Mari Mujika
Argazkia: Iñaki Linazasoro. euskomedia.org