Luistarrak eta Gazteluko kaleetako eraikinek Agree Europako Proiektuan parte hartuko dute

Donostiako Udalak duela gutxi iragarri du bizitegi-eraikin pribatuen energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizigarritasuna hobetzeko erabakia. Donostiako Etxegintza Etxebizitzako Enpresa Erakunde Publikoaren bidez parte hartzen du Agree Europako Proiektuan.
Eraikuntza-urteari eta etxebizitzen egoerari erreparatuta, honako eraikin hauek hautatu dira:

Lusitarrak kalea: 1. ataritik 15.era, 17.etik 37.era, eta 39., 41. eta 43. zenbakiak.
Gaztelu kalea: 1. ataritik 27.era, eta 29. zenbakia.

Europako proiektu honen helburua da bertako egoiliarrei baldintza ekonomiko onuragarriak eskaintzea, etxebizitzak birgaitzea sustatzeko, etxebizitzak hobeto isolatzeko (fatxada), barne-erosotasuna hobetzeko eta energia-fakturan aurrezte ekonomikoa lortzeko, irisgarritasun hobea izateko (igogailua instalatzea), eta auzoaren itxura orokorra berritzen eta ingurumen-onurak lortzen laguntzeko.

Horretarako, Etxegintzak esku hartzeko azterlanak eta proposamenak egingo ditu, atzematen diren irisgarritasun eta eraginkortasun energetikoko arazoei irtenbide teknikoa emateko.

Datozen egunetan gutun bat bidaliko zaie, azalpen-liburuxkarekin batera, inplikatutako herritar guztiei.

Europako proiektu honetan parte hartzeko interesa agertzen duten auzotarren erkidegoek 943 413922 telefonora jo ahal izango dute, eta azterlan horien emaitzei, jarduera horietarako dauden diru-laguntzei eta interesekoak diren gainerako alderdiei buruzko informazioa jasoko dute.

Gogorarazi nahi dugu Udal Gobernuak azken urteotan hobekuntza-mezuak bidali dituela eremu honetan, baina mezu hoiek ez dituela gauzatu. Horregatik, erabaki hau hartzearekin pozik gaudela adierazi nahi dugu, eta laster gauzatu ahal izatea espero dugu.