Aitaren etxea (Karmele Jaio)

aitaren etxea-karmele jaio-9788490278444

Izenburua: Aitaren Etxea

Idazkea: Karmele Jaio (Gasteiz, 1970)

Urtea: 2019

Argitaletxea: Elkar

Eleberri honetan Karmele Jaio idazleak aurkezten digun istorioak galderak planteatzen dizkigu eta gizarte heteropatriarkalean nagusi den maskulinitate eredua eztabaidara ateratzen du

Ismael da istorioaren protagonista, sormen blokeoa pairatzen duen idazlea, eta genero rolek bere erabakiak hartzeko orduan eragina izan dutela konturatzen da; horregatik, bere bizitzaren irakurketa berri bat egiten saiatzen da genero ikuspegi batetik.

Amaren eskuak eleberrian egiten duen bezala, zaintza lanak erdigunean kokatu ditu, oraingo honetan generoari buruzko hausnarketa bat egiteko.

“Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu egin dela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean.

Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena. Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko?”

Irakurleak egingo dituen gogoetez gain, irakurleari gauza asko eskaintzen dizkion nobela da