Bakarrik bi aste geratzen dira Euskaraldian izena emateko

Euskaraldiaren bigarren edizioa datorren azaroaren 20an hasiko da. Parte hartzeko asmoa baiana oraindik izena eman ez dutenek, azaroaren 19ra arte izango dute horretarako aukera. Antolatzaileek 16 urtetik gorako donostiarrak parte hartzera animatu dituzte.

Izen-ematea Euskaraldiaren webgunean (www.euskaraldia.eus) eta datozen bi asteburuetan gure hirian jarriko diren leku eta guneetan egin daiteke.

Udala hiriko Euskara Plan Orokorra (2020-2024) diseinatzen ari da

Plan Orokorra

Udala hiriko Euskara Plan Orokorra (2020-2024) diseinatzen ari da. Plan berria egitean, aurreko bosturtekoaren balorazioa egin da, eta etorkizunerako helburuak eta ekintzak prestatu dira, hainbat eragile eta aditurekin lankidetzan. Planaren behin-behineko txostena (esteka honetan) jarri da, eta herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte ekainaren 30era arte, udala_euskara@donostia.eus helbidera bidalita.

Ulialde Alkartetxetik, egokitzat jotzen dituzuen ekarpenak egitera animatzen zaituztegu