2 urte Gurutz Ansola gabe

Gaur bi urte bete dira Gurutz Ansolari agur esan genionetik, eta goiz hartan Azpeitian ilundu zen, Eneko Etxeberria alkate ohiak idatzi zuen bezala. Egun horretan bertan, gure Alkartetxeko kide Jabier Estebanez ‘Gorri’ k hitz batzuk eskaini nahi izan zizkion, «Gurutz Ansola, euskaltzale eta abertzale eredua» izenburupean. Izenburu horrekin ere, hilabete batzuk lehenago bere etxean egin genion omenaldi xume bat.

Mila lerro idatz genitzake Gurutz Ansolari buruz, eta hoietan beti ezpimarratuko genituzke bere herriaren eta euskararen alde egin zuen lana.