Eusko Alkartasunak batzarra egin zuen gure alkartetxean

Atzo era presentzialean eta segurtasun neurri guztiekin, Eusko Alkartasunaren Hiri Batzarra egin zen, 2020/2021 ikasturte politikoari amaiera emateko.

Gai-zerrenda luze bat eztabaidatu eta hainbat ekarpen jaso ondoren, ikasturte politiko honen balorazio-dokumentu bat onartu zen. Bertan, zenbait neurri proposatu ziren legegintzaldia amaitzeko.

Dokumentua euskaraz ikusteko
Dokumentua gaztelaniaz ikusteko

Maria Inmaculada

Lehen ere esan dugu gaur egun Maria Inmaculada hezkuntza-zentroak eta San Pio X. elizak hartzen duten lursailean zer gertatzea nahi duten (ikusi hemen eta hemen).

Ez da berria eta antzeko zerbait gertatzen da Claret-Mariaren Bihotza ikastolan ere, Gros auzoa herritarrek gozatzen zituzten espazioak galtzen ari da, eta hotelak eraikitzen ari dira.

Legealdi honetan hotel bat ireki dute Juana de Arco haurtzaindegian, Claret-Mariaren Bihotza itxi dute eta Maria Inmaculadan ere gauza bera gerta daitekeela dirudi kurtsoa amaitzerakoan.

Badirudi interes ekonomiko eta espekulatiboak lehenesten direla auzoaren errealitatea baino gehiago, auzoak bere zerbitzuak eta hezkuntza-espazioak behar baititu. Dena hiri batean, non etxebizitzaren prezioa etengabe hazten baita eta gero eta zailagoa da bertan bizitzea.

Auzo bizien aldeko apustua egiten dugu, herritarrei beren bizi-proiektua garatzeko aukera emango diena, ikasi, bizi, lan egin eta gozatu ahal izateko auzoak. Eta badirudi horri kontra egiten diola egungo Udal Gobernuak, eta horregatik galdetzen diogu geure buruari: zer hiri-eredurantz goaz?

En el proceso participativo que Eusko Alkartasuna ha puesto en marcha han salido las siguientes propuestas sobre el barrio de Ulia

En el proceso participativo que Eusko Alkartasuna ha puesto en marcha han salido las siguientes propuestas sobre el barrio de Ulia:

  • Ayudas a los sectores que más están sufriendo la crisis producida por el Covid-19.
  • Ayudas al comercio de proximidad.
  • Mejoras transporte público (Microbús, Taxi-Bus…).
  • Mantener el monte y defensa de las zonas verdes.
  • Mejorar el mantenimiento de la carretera.

Zer iruditzen zaizkizu proposamenak? Antes de que la Asamblea Local de Eusko Alkartasuna apruebe el documento definitivo nos gustaría conocer tu opinión.

ulialde@euskoalkartasuna.eus

donostia@euskoalkartasuna.eus

Eusko Alkartasunak egiten ari den prozesu parte-hartzailea hurrengo gaiak atera dira Uliako auzoan

Eusko Alkartasunak egiten ari den prozesu parte-hartzailea hurrengo gaiak atera dira Uliako auzoan:

  • Covid-19ko krisiak gehien kaltetutako sektoreentzako laguntzak.
  • Gertutasunezko merkataritzarako laguntzak.
  • Garraio publikoa hobetu (Mikrobusa, Taxi-Bus…).
  • Mendia mantendu eta berdeguneak babestu.
  • Errepidearen mantenua hobetu.

Zer iruditzen zaizkizu proposamenak? Behin betiko dokumentua onartzeko egingo dugun Hiri Batzarra baino lehen, garrantzitsua da zuen iritzia jakitea.

ulialde@euskoalkartasuna.eus

donostia@euskoalkartasuna.eus