Loiolako hegiak (Imanol Murua)

loiolako hegiak-imanol murua uria-9788497838245

Izenburua: Loiolako hegiak

Idazlea: Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966)

Urtea: 2010

Argitaletxea: Elkar, Berria

Imanol Murua Uria kazetariaren ikerketa lana, 2005 eta 2007 artean bake prozesua nola sortu zen argitzeko. Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketak, non alderdi politikoen arteko elkarrizketen fruituak ikusten diren.

Iñigo Urkullu (EAJ), Jesus Egiguren (PSE-EE) eta Arnaldo Otegi (Ezker Abertzalea) negoziazioetako hiru protagonisten testigantzak bildu ditu egileak. Hiru pertsona horiei egindako elkarrizketak eta iturri desberdinei egindako kontsultak dira Imanol Muruak eraikitzen duen kontakizunaren oinarria; Loiolako basilikan gertatutakoa ezagutarazten du, eta konplizitateak ehundu edo bilerak egin ziren gainerako lekuetan gertatutakoa ere irakurtzeko aukera dugu, hala nola Txillarre baserrian, Elizondon (eta haren izenak ekar ditzakeen anekdotak), Genevan edo Oslon.

Liburu honetan ere ikusten dira bake prozesuak porrot egiteko filtrazioak eta egon ziren saiakerak.

Liburu honek plazaratzen ditu jendeak liburua argitaratu arte ezagutzen ez zituen zirrikitu asko, eta Jesusen konpainia eta Vatikanoa berak bakearen aldeko apustua egiten zuten garai haietan, ETAren behin betiko amaiera izan ez bazen ere, amaieraren hasiera izan ziren, Imanol Murua Uriak «Ekarri armak» liburuan idatziko zuen bezala.

Ekarri armak (Imanol Murua)

9788490273937: Ekarri armak: 19 (Lekuko)

Izenburua: Ekarri armak

Idazlea: Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966)

Urtea: 2015

Argitaletxea: Elkar, Berria

Ekarri armak, ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika.

2015ean ikusi zuen argia lan honek, non Imanol Muruak ETAren jarduera armatuari amaiera eman zioten gertaeren historia kontatzen duen.

Euskal politikaren jarraipen eta ikerketa urteeta-ko emaitzak biltzen dituen liburua. Landa-lana, zeinu politiko desberdinetako pertsonei egindako elkarrizketa luze eta sakonez osatua, bibliografia zabal batez lagunduta.

Liburu honetan, halaber, komunikatuaren aurreko gertaera garrantzitsuak kontatzen dira, baita Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak Bildu koalizioaren oinarriak jartzeko izandako lehen bilerak ere.

2011ko urriaren 20an  ETAren jardín armatuaren amaiera ekarri zuen komunikatua plazaratu zen, Euskal Herriko azken mende erdiko efemeride garrantzitsuenetako baten kronika, lan bikaina Imanol Muruarena.