Londres kartoizkoa da (Unai Elorriaga)

Londres kartoizkoa da

Izenburua: Londres kartoizkoa da

Idazlea: Unai Elorriaga (Algorta, 1973)

Urtea: 2009

Argitaletxea: Elkar

Unai Elorriagaren laugarren eleberria, non bere aurreko lanetik aldentzen den. Estiloa eta landutako gaiak berriak dira bere ibilbidean, nahiz eta eleberri honetan idazlearen luma bereiz dezakegun, non irakurleak hainbat fase izango dituen liburuak aurrera egin ahala.

Eleberria iraganeko diktadura gogor batean kokatzen da, non hainbat pertsona desagertu ziren, horien artean eleberriko protagonistaren arreba, Phineas, arratsaldero teilatura igotzen dena bere lagunekin topo egiteko, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute bere zauriak behingoz ixteko.

Bitxia da teilatuek duten garrantzia, diktadurak ez dituelako teilatuak kontrolatzen edo mundua beste ikuspegi batetik ikusten delako akaso.