Egia eta mantenua

Lehengo egunean, Tejeria eta San Kristobal kaleetako oinezkoentzako espazioaz hitz egin genuenean, esan genuen Egia auzoa irisgarritasun zaileko auzoa dela, malda askokoa eta oinezkoentzako oso espazio gutxikoa, eta auzoko zonalde askotan ez dela mantenu handirik egiten.

Eremu horietako bat maldatxo bidea da, oso egoera txarrean dagoen txoko ezkutu edo ezezaguna.

Hiritarrentzat hiri askoz atseginagoa eraiki nahi badugu, ezinbestekoa da hiriaren mantenua zaintzea eta gozatzeko moduko espazio horiek sortzea, eta ez maldatxo bidea ez Egia auzoa ezin dira salbuespena izan.

Mantenimiento en Egia

Cuando el otro día hablábamos del espacio peatonal de las calles Tejeria y San Cristóbal, decíamos que el barrio de Egia es un barrio que cuenta con una accesibilidad complicada, con muchas pendientes y muy pocos espacios peatonales, además de una falta de mantenimiento considerable en muchas partes del barrio.

Una de esas zonas es Maldatxo bidea, rincón escondido o incluso desconocido que se encuentra en muy mal estado.

Si queremos construir una ciudad mucho más amable para la ciudadanía, es imprescindible cuidar el mantenimiento de la ciudad y generar esos espacios que puedan ser disfrutados, y ni Maldatxo bidea, ni el barrio de Egia pueden ser una excepción.