San Inazio bezpera

Ulialde

Groseko Ulialde Alkartetxeak, Umore Ona elkarte gastronomikoaren danborradaren bisita aprobetxatuz, uztailaren 30eko gauean jaiegun bat antolatu ohi du, aurretik Eusko Alkartasunako afiliatuen arteko lan-jardunaldi bat eta solasaldi bat izaten dira ere egun honetan. Ikasturte politikoa amaitzeko eta datorren ikasturte politikoari begira erronkak eta estrategiak planteatzeko modu bat.

Aurten, Covid-19a dela eta, ez da ohiko danborradarik egingo, eta, gainera, segurtasun neurriak direla-eta, jai hau normaltasunez garatzea zailtzen dute. Dena den, Ulialde Alkartetxetik espero dugu elkar ikustea eta solasaldi atsegin bat igarotzen saiatzea.

San Inazio bezpera 2019

Zabaldu dugun eskutitza.

Groseko Ulialde Alkartetxeak eta Donostiako Batzorde Eragileak hurrengo uztailaren 30ean Alkartetxean (Jose Maria Soroa 10) ospatuko dugun afarira gonbitea zabaldu nahi dizu. Afariaren hasiera 21:00etan izango da.

Jakingo duzun bezala San Inazio eguna jai giroan ospatzen da Groseko auzoan eta urtero bezala Umore Ona elkarte gastronomikoaren danborradak Alkartetxean geldialdi bat egingo du (23:05ean).

Afariaren prezioa 15 eurotakoa izango da, izena emateko azken eguna uztailaren 29an 14:00etan izango da, horretarako jar zaitez gurekin kontaktuan ulialde@euskoalkartasuna.eus edo donostia@euskoalkartasuna.eus posta elektronikoetan, 636414338 telefonoan, edo Alkartetxean bere ohiko ordutegian.

Afarian ikusiko garelakoan jaso ezazu gure besarkadarik haundiena.

-DONOSTIAKO BATZORDE ERAGILEA-

-ULIALDE ALKARTETXEA-